XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edota:

Ant. Malkoz erein bazuten, pozez bilduko dute.

Jaunak Siongo atxilotuak erakartzean,
bageunden amets antzean.
Orduan bete zitzaigun ahoa barrez,
geure mihia goratzarrez.

Atzerrietan, ordoan, esan zuten:
Jauna handikiro jokatua dute.
Gurekin handikiro jokatu da Jauna:
Hau da poza daukaguna!

Bihur ezazu, Jauna, gure zoria,
Negebeko erreka-urak bezala.
Malkoz erein bazuten,
pozez bilduko dute.

Harantzakoan han zihoazen negarrez,
ereiteko gari-zorroa eramanez.
Pozik etorriko dira honantzakoan,
garibalak eskuan
.

Aintza Aitari, eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala, orain eta beti,
gizaldi eta gizaldietan. Amen.